Urban Klima 2050
Euskadiko klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko, Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, LIFE Urban Klima 2050 proiektu integratua jarri du abian.
Proiektuaren helburuak KLIMA 2050 EAEko klima-aldaketaren estrategian oinarrituta daude, euskal lurraldeak klima-aldaketaren aurrean duen erresilientzia bermatzeko.
Urban Klima 2050 proiektu integratua Urdaibai Biosfera Erreserban
2019tik 2025era bitartean gure lurraldean aurreikusitako ekintzak
Ekintza hauek proiektu pilotuak izango dira, etorkizunean beste udalerri, eskualde edo arro batzuetan aplikatzeko modukoak.
Urdaibaiko eskuinaldean, oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen sistema bat sortzen ari da.
Hiri-landa lotura eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdearekin lotutako ekintzak Bermeon egingo dira. Hiri-inguruko eremu degradatuak berreskuratuko dira, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko, eta nekazaritza ekologikoko praktikak sustatuko dira.
Bermeon, sistema hidrotermal bat garatuko da portuan, energia berriztagarriaren iturri gisa. Aldi berean, portuen egungo egoeraren eta aurre egin beharreko klima-arriskuaren azterketa estrategikoa egingo da.
Ibarrangelu eta Gernika-Lumoko udalerrien artean garatutako ekintzak Lagako hondartzaren zaharberritze integralean oinarritzen dira, lurraldearen erresilientzia areagotzeko. Horretarako, hainbat neurri hartuko dira Oka ibaiaren arroan, hiru ingurunetan: estuarioan, hondartzetan eta kostaldeko itsaslabarretan.
Jardunbide Egokiak
Jasangarritasuna eta Ingurumena Euskadin
Ezagutu Euskadiko ingurumen-arloko jardunbide egokiak, IHOBEren eskutik (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa). Haren webgunean klima-aldaketaren, ekodiseinuaren, eraikuntzaren, ingurumen-hezkuntzaren eta abarren arloetan egindako ekintzen bilduma aurkituko duzu.