Euskadiko agentzia hartzaileak eta touroperadoreak Urdaibaiko Turismo Jasangarriaren Europako Gutunarekin bat egiteko aurkezpen-topaketara joan dira

  • Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren hirugarren faseko atxikipen-prozesua aurkezteko topaketa joan den ostegunean egin zen, ekainaren 8an, Busturiako Madariaga Dorretxean, agentzia hartzaileak eta touroperadoreak barne hartzen dituelarik. 
  • Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren estatu-mailako arduradun Javier Gómez-Limónek, gutunaren proiektuan parte hartzeko interesa duten Euskadiko 8 agentzia berriri atxikitzeko prozesua aurkeztu zien. 
  • Topaketa agentzia hartzaileak eta touroperadoreak Urdaibaik jarraitzen duen jasangarritasun turistikoaren konpromisoari gehitzeko egin zen, eta, oraingoz, Genuine Euskadi agentzia hartzailea eta lurraldeko 30 enpresa turistiko atxiki zaizkio aurreko fasean.

 

Joan den ostegunean, ekainaren 8an, Busturiako Madariaga Dorretxean, Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren (CETS, aurrerantzean) aurkezpen-topaketa egin zen, proiektuaren hirugarren atxikipen-fasean parte hartu nahi duten helmugan turismo-eskaintza antolatzeaz arduratzen diren agentzia hartzaileei eta touroperadoreei zuzendua.

Urremendi Landa Garapenerako Elkartearekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpe dagoen Urdaibai Biosfera Erreserbaren Zerbitzuak antolatutako topaketara Euskadiko 8 agentzia hartzaile eta touropedore etorri ziren, TJEGn parte hartu nahi zutenak. Javier Gómez-Limón gutunaren estatu mailako arduradunaren eskutik, gutunari atxikitzeak dakarren prozesuari eta konpromisoari buruzko informazioa jaso zuten bileran.

Agentzia hartzaileak eta touroperadoreak funtsezko eragileak dira turismo jasangarria merkaturatzeko, eta topaketan parte hartu zutenak honako hauek izan ziren: Overtrails, BQD – Basque Destination, Ullegorri Travel, Arabako Errioxa Turismo, STI Servicios Turísticos Integral, Go Basquing, Bizi Cycle Tours eta Fresco Tours.

Agentzia hartzaileak eta touroperadoreak funtsezko eragileak dira turismo jasangarria merkaturatzeko eta helmuga errespetatzen duen turismo-eskaintzaren kontsumoa sustatzeko. Interesa duten agentzien artean, ATRAEeko (Agencias Turísticas Receptivas Asociadas de Euskadi) 8 agentzia hartzaile eta touroperadore izan ziren topaketan: Overtrails, BQD – Basque Destination, Ullegorri Travel, Arabako Errioxa Turismoa, STI Servicios Turísticos Integral, Go Basquing, Bizi Cycle Tours eta Fresco Tours.

Europarc Fundazioak 2020an ahalbidetu zion Urdaibai Biosfera Erreserbaren Zerbitzuari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpe dagoena, TJEGuaren atxikipen ofiziala, babestutako gune gisa. Hortaz, Urdaibaik TJEGren atxikipenaren lehen fasea osatu zuen. Ekimenaren baitan Euskadiko helmuga bakarra dugu gaur egun, turismo jasangarriaren arloan nazioarteko aintzatespen ikaragarria lortu duena. Orain arte, TJEGren II. Fasera, Urdaibaiko 30 turismo-enpresa batu dira, eta gaur egun beste 10 enpresa atxikitze-prozesuan daude. Gainera, berriki lehen agentzia hartzailea gehitu zen, prozesuaren III. Fasearen barnean.

Agentzia hartzaileak eta touroperadoreak TJEGera atxikitzeko sistemak (III. fasea) Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren printzipioak errespetatzen ditu eta, hortaz, gune babestuetan turismo-eskaintza bat merkaturatzea du xedetzat. Betiere TJEGren printzipioekin bat eginez eta, beraz, tokiko kontserbazioan eta garapenean lagunduz.  Testuinguru horretan, bidaia-agentziak kontuan hartu eta bereizi nahi ditu proiektuak, beren borondatez turismo-garapen jasangarriarekin aurkezten duten konpromisoagatik, ingurumen-administrazioekin eta lurraldeekin lankidetzan aritzeko aukera ahalbidetuaz, baita talde-lana onura gisa baliatuaz ere,  turistentzako eskaintza bakar eta erakargarriak sortzeko ahaleginean.

 

Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna

EUROPARC federazioaren bereizgarria da TJEG eta turismoaren eta naturgune babestuen iraunkortasunaren arteko bizikidetza egiaztatzen du. Turismo jasangarriaren urratsak ezartzeko borondatezko metodo eta konpromisoa dugu hauxe, jasangarritasunaren arloan aurrerapauso sendoa egiten duten lurraldeetako kudeatzaileei eta enpresei bideratuta doana, beren estrategiak modu parte-hartzailean definitzeko erronkan.

Gaur egun orotara 168 dira TJEGera batutako guneak, 20 herrialdetan sakabanatuta daudenak. Egiaztapen horren onurak anitzak dira, hala nola, Europan turismo jasangarriaren arloan bikaintasunezko lurralde gisa bereiztea, garapen sozioekonomiko orekatua sustatzea edota kalitatezko turismo-produktuak sortzea, beneztakoak eta ingurunearekin koherenteak direnak. TJEGera atxikituta, Urdaibai Biosfera Erreserba Turismo Helmuga Iraunkor gisa ziurtatzen den Euskadiko lehendabiziko esparru babestua dugu.

 

Busturia, 2023ko ekainaren 12a