Ajangiz

Ajangiz

Gernikatik 3 km-ra, Ajangiz Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdi-erdian dago. Guztira, 7,5 km²-ko azalera du. Erliebe leunari esker, eta lurzoru sakon, heze eta emankorrei esker, nekazari-herri peto-petoa da. Historikoki, Ajangiz hiru auzunek osatu dute: Mendieta, Kanpantxu eta Errenteria, nahiz eta azken hori gaur egun Gernika-Lumoren barruan dagoen. 1943an, Ajangizko elizatea Gernikako udalerriari erantsi zitzaion nahitaez. 1991n, udal gisa independentzia berreskuratu zuen, Errenteria auzoa kanpoan geldituta. Gaur egun, Mendieta eta Kanpantxu auzuneek osatzen dute Ajangiz.

Informazio gehiago: http://www.ajangiz.eus