Altamira (Morga)

Altamira (Morga)

Morgan begiratoki eder bat dago. Bertatik ikus daitezke: Ganbe haran berde eta sakona, Uribe eskualdea, kostaldea eta Sollube deiadar-mendia, antzina batzarretara joateko deia egiten zen bost mendietako bat.  Begiratokiaren ondoan San Migelen baseliza dago. Kokaleku honen zergatia estu-estu lotuta dago aurreko kultu-leku paganoen santifikazioarekin.

Nola iritsi:

Gernika-Morga BI-2121 eskualdeko errepidea hartuta, Gerekiz gainera iristen da; handik Andra Mari auzunerako norabidea hartu behar da. Eskuinaldera, asfaltatutako auzo-bideak Oñarte eta Meakaur auzuneetara eramango gaitu, Duoko atsedenlekua igaro ostean. Oñarte auzo ederra zeharkatuko dugu, Altamirako begiratokira iritsi arte.