Arratzu

Arratzu

Arratzuko elizateak 9,86 km²-ko azalera hartzen du Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan. Haran oso estuak dituen eremu menditsu samarrean dago, eta kultur eta natur ondare aberatsa gordetzen du. Nabarmentzekoak dira Artzubiko galtzada eta zubi erromanikoa, San Tomas apostoluaren eliza eta Done Jakue Bidea. Kultur ondare aberats batekin batera, Arratzuk Urdaibaiko landazabal atlantikoko paisaiarik onenetakoa du, eta Biosfera Erreserba osoko hariztirik onena, Mendatako udalarekin partekatzen duena eta Bizkai osoan hobekien kontserbatzen direnetakoa.

Informazio gehiago: http://www.arratzu.com