Bizkaiko Balkoia

Bizkaiko Balkoia

Oiz mendiaren hegaletan, Urdaibai Biosfera Erreserbaren hegoaldean, Bizkaiko Balkoia izeneko begiratokiak Urdaibairen arroaren ikuspegi onenetako bat eskaintzen digu. Gaur egun begiratoki bat da, baina, iraganean, kondairak dioenez, hemen biltzen ziren sorginak gaua abailtzen zenean. Horregatik, herritarrak ez ziren ausartzen toki honetatik igarotzera behin ilunduz gero, eta mosaiko gisako Andra Mari baten irudia eraiki zuten, babesa bilatzeko asmoz.

Kondairak alde batera utzita, Bizkaiko Balkoian badira ebidentzia fisiko benetan bitxiak, zientzia fikziozko historia bat gogorarazten digutenak; Inbasio geologiko estralurtarra dei dakioke.

Begiratokiaren ondoan, gure planetaz kanpoko aztarna bat dago: iridio izeneko mineralaren arrasto bat. Mineral hori meteorito baten talkaren ondorioz etorri zen Lurrera; zehazki, Yucatán penintsulan (Mexiko) gertatu zen, eta bizidun-espezie askoren desagerpena eragin zuen. Lurrarekin talka egindakoan, meteoritoak hautsez estali zuen atmosfera —iridioa hauts horretan zela—, eta eguzki-argia lurrera heltzea eragotzi zuen. Ondorioz, espezie asko betiko desagertu ziren (dinosauroak adibidez). Gertaera katastrofiko hori iridio ugariko buztinezko geruza gisa ageri da Lurraren memorian; elementu hori meteoritoa desintegratzetik dator, eta Kretazeoaren eta Paleozenoaren arteko muga markatzen du, zeinari geologoek K-T muga deitzen dioten.

Geologiarekin jarraituz, gomendatzen dizuegu estuarioaren eraketari buruzko bideo hau ikustea; hurrena Bizkaiko Balkoira igotzen zaretenean, paisaia beste begirada batekin ikusiko duzue.

Nola iritsi:

Mendatatik, Elexalde auzunean, Urrutxuarako norabidea hartzen da, errepide-bidegurutze batera iritsi arte. BI-3231 errepidea hartu behar da, Munitibarrera doana, eta bide erdian dago begiratoki bikaina.