Bermeo kostako herria da, eta Gernika-Lumoarekin batera, Urdaibai Biosfera Erreserbako udalerri populatuena da. Sollube mendiaren magalean dago, eta arrantza-lanei lotutako kultur ondare handia du. Bermeori buruzko lehen idatzizko dokumentazioa XI. mendekoa da, baina herria eratu, XIII. mendean eratu zen. Bermeoko hirigune zaharra Euskadiko Erdi Aroko hirigune handiena da. Hango kaleen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Santa Maria eliza, Baztarreko begiratoki harrigarria, San Joan Atea —harresi zaharretik zutik geratzen den ate bakarra—, eta Ertzilla dorrea, orain Arrainaren Museoa dena.
Informazio gehiago: https://www.bizibermeo.eus/
