Busturia

Busturia

Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdi-erdian dago, eta Busturialdean biztanle gehien dituen laugarren udala da.  Ongi bereizitako zazpi auzunek osatzen dute udalerria: Busturia-Axpe, San Bartolome (edo Amunategi), Altamira, San Kristobal, Itxasbegi, Goierri eta Paresi. Axpe da udalerriko herriburu administratiboa, udaletxea auzo horretan baitago. Busturiak aberastasun historiko handia du, eta haren ondarearen artean nabarmentzekoak dira Axpeko Santa Maria eliza eta Kurtzioko ermita edo santutxoa, Axpeko Santa Maria eliza eta Kurtzioko santutxoa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren eta Ekotxea Urdaibairen egoitza dena.

Informazio gehiago: http://www.busturia.org