Landazabal atlantikoa

Landazabal atlantikoa

Landazabal atlantikoa, edo nekazaritzako landazabala, mendeetan zehar ingurune naturalak izan duen erabileraren emaitza da. Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera jarraituak ekosistema hau sortu du, zeinak, giza ekintzaren emaitza izan arren, balio ekologiko eta kultural garrantzitsuak baititu. Landazabalak hainbat mikroingurune hartzen ditu, hala nola belardiak, laboreak, errekak, heskaiak eta zuhaiztiak.

Landazabal atlantikoaren ekosistemak, gainera, zerbitzu ugari ematen ditu: ondasun-hornidura (elikagaiak, ura, etab.), erregulazio-zerbitzuak (adibidez, ziklo hidrologikoaren kontrola, uholdeen aurkako babesa, higaduraren kontrola, karbonoaren finkapena eta klimaren erregulazioa) eta kultur zerbitzuak (hezkuntza, aisialdia). Landazabal atlantikoa babestea funtsezkoa da zerbitzu horiei eta, beraz, gure ongizateari eusteko.

Landazabal atlantikoaren osagai gisa, gizakiak lurraldean duen jardueraren isla, baserrien presentzia nabarmendu behar da; baserriotako ortuari asko inguruko merkatuetan eros daitezke. Goi-estuarioko baserrietako eraikuntza-material ohikoenetako batzuk kareharri gorriak eta grisak eta hareharri horiak dira.

Duten balio estetiko-naturalistiko bereziagatik, landazabal hauek nabarmentzen dira:

  • Ajangizko eta Arratzuko landazabalak. 
  • Bermeoko landa-auzuneen multzoak. 
  • Paduraren ingurukoak, Muruetan, Foruan, Arteagan eta Kortezubin.
  • Ereñoko harana.
  • Ibarruri auzunea. 
  • Oma-Basondo harana. 
  • Akordako biziguneak.