Kortezubi Urdaibai Biosfera Erreserban parekorik ez duen paisaia-, ekologia- eta kultur ondarea duen udalerria da, Santimamiñeko haitzuloa edo Omako harana, esaterako. Herria Mundaka-Gernika itsasadarraren eskuinaldean dago; 12 km²-ko azalera du eta 444 herritar bizi dira bertan. Zazpi auzunek osatzen dute udalerria, eta Enderika da haren erdigunea.
Informazio gehiago: http://www.kortezubi.eus
