Mugitu

Mugitu

Nola iritsi

Urdaibai Biosfera Erreserbarako irispidea erraza da. Bi sarbide nagusi ditu: bata hegoaldean, Autzaganeko tunela zeharkatuz, eta bestea iparraldean, Bermeo herritik sartuz. Auto partikularra alde batera uztea erabakitzen baduzu, trenez zein autobusez sar zaitezke. Bilboko aireportua 45 km eskasera dago.

Garraioaren sektorea da Euskadin atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasen ia %25aren erantzulea, eta horrek gure ingurumena hondatzea dakar, gure seme-alaben etorkizuna arriskuan jarriz. Horregatik bultzatu behar dugu mugikortasun jasangarria. Anima zaitez eta izan zaitez aldaketaren protagonista!

Erabili garraio publikoa, ahal duzun guztietan. Hemen dituzu Urdaibai Biosfera Erreserbara iristeko eta bertan mugitzeko garraio publikoak dituen aukerak.

  • Bermeotik:   BI-631 Bilbao-Mungia-Bermeo / BI2101 Bakio-Bermeo
  • Gernika-Lumotik: BI-635 Amorebieta-Gernika (autopista Amorebieta arte)
  • Mungiatik: BI 2121 Mungia-Gernika
  • Lekeitiotik:  BI-3238 Lekeitio-Gernika

Autobus linea:

  • A3514 Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo
  • A3519 Gernika-Lumo – Mungia
  • A3515 Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo – Bermeo,
  • A3513 Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Lekeitio
  • A3523 Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Aulestia – Lekeitio
  • A3527 Bilbao – Mungia – Bermeo

Informazio gehiago 

Tren linea:Urdaibaiko ezkerraldea zeharkatu edertasun handiko ibilbide batean zehar. Ezin izango duzu paisaiari begirada gainetik kendu.

AeroportutikHeldu Bilbora autobusez, eta handik aukeratu Urdaibaira hurbiltzeko nahi duzun bitartekoa.

  • Bizkaibus: A3247 Bilbao linea– Aeroportua (Noizbehinkako txartela: 3€ o 1,14€ Barik txatelarekin).
  • Euskotren: Bilbao/Atxuri – Gernika-Lumo – Bermeo. (Noizbehinkako txartela: 3.40€ o 1.70€ Barik txatelarekin)
  • Taxi: Telefonoz erreserba dezakezu(944 800 909), Edo erreserben inprimakia betez: www.taxisaeropuertobilbao.com (Gernikaren gutxi gorabeherako prezioa: 55-60 €)

Taxis geltokiak:

  • Bermeo: 946 880 922
  • Gernika-Lumo: 946 251 002
  • Mundaka: 609487066
  • Ibarrangelu: 649830312
  • Muxika: 609412930
  • TeleTaxi: 944 102 121

Presa baduzu eta ezin bazara atzeratu, kontsultatu hemen garraio publikoaren trafikoan dauden gorabeherak: Trafikoko gorabeherak

Partekatu autoa: Garraio publikoa ez bada aukera egokia zuretzat, beti kontsulta dezakezu ea beste inork egin behar duen zuk egiten duzun ibilbide bera. http://moveuskadi.compartir.org/