Txakolinaren itzalpean oinez

Txakolinaren itzalpean oinez

Busturiako udalerrian interes Hhandiko hainbat elementu biltzen dira, eta ibilbide biribil eroso honi esker izango dugu horietako asko ezagutzeko aukera.

Axpetik abiatuta, Sukarrietarako bidea hartuko dugu, Errege Bide zaharraren tarte enkatxatu batean barrena. Bide horrek Gernika eta Bermeo lotzen zituen Busturiaren parean, eta Bizkaiko bide- ondarearen adierazgarri baliotsua da.

Gune pribilegiatu batean egonik estuarioko bista ezin hobeak eskaintzen ditu Sukarrietak. Txatxarramendi uhartea eta Toña eta San Antonio hondariza nabarmentzen dira. Azken horretara iristeko, 1925az geroztik diharduten udaleku historikoen ondotik pasatuko gara.

Axperako bidean, hondartzen ordez landazabal atlantikoa aurkituko dugu Urkitza eremuan, paduraren ikuspegi eder-ederraz gozatzeko begiratoki aparta.

Axpetik abiatuta, Madariaga Dorretxera-Ekoetxea Urdaibaira igotzen da bidezidorra, ondoren San Kristobal auzora jaitsi eta Altamirarantz jarraitzeko. San Bartolome eta Altamira auzoen artean, parrapeko bide zaharrez eta haien zutabe bitxiez gozatzeko aukera izango dugu.

Atxapuntako tontor nabarmenaren oinetan elementu interesgarri ugari aurki ditzakegu, hala nola San Pedro koba, Aingerubideko hariztia edo Andra Mari eliza historikoa.

Oharrak

Ez dago iragarki aktiborik

Ibilbide-ikuslea