Atxarreko bidezidor biribilak aukera eskaintzen digu Bizkaiko baso erakargarrienetako eta barneraezinenetako batean barneratzeko, Kanalatik abiatuta San Martin ermitaren ondotik igarotzen den bidezidor batean barrena. Artadiko landare-errezel betiere berdean irekitako pasagune batean gora egiten du bidezidorrak, substratu karstikoa behin eta berriz azaleratzen den gunean. Baso nahasia ezkerraldean eta eskuinaldean altxatzen da. Pasagunetik jarraituz, Dantzalekuko bidegurutzera iritsiko gara, sorginen jaietarako bilgunea sinesmen zaharren arabera. Atxarreko gailurrerainoko desbideratzea abiatzen da bertan, eta gailur hori bisitatzeak merezi du benetan. Izan ere, talaia horretara iritsita Urdaibaiko paisaiaren zati handi bat ikus daiteke.
Dantzalekura bueltan, bidezidorrak artadi kantauriarrean barrena egiten du aurrera Akordarako bidean, gaztainondo zahar batzuen ondotik.
Akorda, Gametxo eta Antzora auzoetan baserri bikain ugari gorde dira, baita baserriei lotutako beste zenbait elementu interesgarri ere (ermitak, iturriak, ikuztegiak, txakolin-bide zaharrak…). Bidezidorraren estuarioan aurkitzen dugu alderik erakargarriena, kostaldeko paisaia zoragarria batik bat, hondartzak eta guzti.
Arketako kanpinetik eta ontziralekutik igaro ondoren, Kanalara itzultzzen da bidezidorra, bide zahar batean barrena.
Oharrak
Ez dago iragarki aktiborik
