Urdaibaiko Biosferako Erreserbaren benetako talaia da Illuntzar mendia. Tontorraren aldameneko larreetatik gure eskualdeko askotariko paisaia aberatsa ikus dezakegu, besteak beste mendiko larreak, Ereño, Nabamniz eta Aulesti auzoen arteko goi-bailaretako landazabal atlantikoa, Ereñozar mendiko artadi kantauriarra, Omako harana, Muruetako, Busturiako eta Gautegiz-Arteagako padurak eta Okaren arroa mugatzen duten mendiak.
Mendiko bidezidor horretatik lluntzarreko tontorrera iritsi gaitezke Elexaldeko erdigunetik abiatuta. Merika auzotik pista zabal bat abiatzen da, eta poliki-poliki egiten du gora tontorraren oinetaraino, gure lurraldeko ikuspegi ederrenetako batez gozatzeko parada. Tontorretik behera, iparralderantz, mendi-larreak aurkituko ditugu, behi, ardi eta zaldien bazkalekua. Leize ugari daude eremu horretan, 330 m-ko sakonera duen Ineritze adibidez.
Ibilbideak Airo eremurantz egiten du aurrera, eta baserri tizel baten hondarrak aurkituko ditugu bertan, harizti txiki eta eder baten ondoan.
Pista zabal batean barrena Kurtziaganako bidegurutzera hurbilduko gara, Intxaurraga eta Ikazurieta auzoetara jaisten zen galtzada zaharraren abiapuntua. Bertako baserrietan altxor enografiko ugari gorde dira.
Baserri, baratze, larre eta zuhaizti txikien artean ibilaldi ederra eginez Uribarri auzora irítsiko gara, eta bertan, San Migel ermitaren ondotik pasatuz, ibilaldia Elexaldera igotzen da berriz.
Oharrak
Ez dago iragarki aktiborik
