Iraganerako bidaia ederra eskaintzen digu ibilbide honen lehen tarteak. Gemnikako hiribildu zaharraren ondotik abiatzen da bidaia, eta ondoren Lumoko elizateraino gora egiten du galtzada zaharrean barrena, eta, jarraian, Kosnoaga mendirantz, non udalerriko lehen aztarnak gorde diren.
Jarraian, Baldatikako errekan behera egiten du ibilbideak, eta Korapilatsua bezain askotarikoa den egitura erakusten digu, natura-interes handiko hainbat tarte eta guzti. Baldatikaren bi aldeetan errota ugari altxatu ziren, Goikoerrota adibidez.
Baldatika ibaian behera Armotxerri auzora iritsiko gara, eta baserri zahar ugari aurkituko ditugu bertan. Baserri horietako batzuek egitura zaharrari eutsi diote; hortaz, baratze, larre, heskai eta zuhaiztiak daude ikusgai, landazabal atlantikoak bere esentziari eusten dion eremu batean.
Atxetako kobaren eta Foruko erromatar herrixkaren ondotik pasatu eta gero, ibilbidea estuariora jaisten da, eta bertan, goialdeko bideetan barrena, Foruaren, Enderika eta Barrutiabaso arteko lezkadi zabalak erakusten dizkigu, askotariko hegaztien babeslekua.
Barrutiabaso eta Barrutia artean bidezidorra baserrira itzultizen da, eta ondoren Gernikara egiten du buelta, itsasadarraren kanalaren pasealekuan barrena.
Oharrak
Ez dago iragarki aktiborik
