Barnealdeko bideetan barrena

Barnealdeko bideetan barrena

Urdaibaiko paisaia esanguratsuenetako bat basoa da, eta esan beharra dago intsinis pinuaren sailak jaun eta jabe direla, hainbat hamarkada lehenago belardietako berde argia ordeztu zutenak.

Muxika da Urdaibaiko udalerri zabalenetako eta berezienetako bat. Ibilbide honi esker paisaia mota hori ezagutzeko eta Muxikako auzoetako batzuetan barrena ibilizeko aukera izango dugu, eta ondare naturalaren eta kulturalaren altxor ugari aurkituko ditugu bertan.

Ibilbidea Ariatzatik abiatzen da. Landa-herrigune txikia da Ariatza, eta bertako baserriak nabarmentzen dira, txakolina egiteko mahasti eta guzti. Handik Usparitxara abiatuko gara, Balentin Enbeita, haren aita Kepa Enbeita “Urretxindorra” eta beste zenbait bertsolari handien jaiolekua. Usparitxatik Txakale auzoraino igotzen da bidea, eta handik udalerriko eta eskualdeko beste hainbat tokitako ikuspegi ederraz gozatuko dugu.

Pista luze batean barrena tarte luzea egin ondoren beherantz hasiko gara Besangiz aldera, eta egundoko arte batek ongietorria egingo digu bertan. Baserri ugari daude Besangizen, eta batzuek egitura eta ondare erantsia gorde dute.

Kurtzero auzora iritsi baino pixka bat lehenago San Roman ingurunea zeharkatzen du ibilbideak, eta bertan Muxikako ermita eta dorre zaharra ikus ditzake bisitariak.

Oharrak

Ez dago iragarki aktiborik

Ibilbide-ikuslea