Errota-erreka baten ibilbidea

Errota-erreka baten ibilbidea

Zelaieta auzotik abiatuta Errekalde eremura hurbiltzen gaitu bideak, Ereñozar mendiaren oinarrira, non bidezidor eder batek artadi kantauriarraren muga zeharkatzen duen. Olalde erreka lasaiaren errotak lotzen ditu bideak, eta ondoren Mendialduako erdigunera egiten du gora. Andra Mari eliza nabarmentzen da bertan, Errekalde eremuko bista ederrak eta Ereñozar gailur piramidala ikusteko toki ezin hobea. Landare-errezel beti berde batek estalizen du mendiaren hegala, eta askotariko fuuna interesgarriak babesa eta askatasuna aurkitzen du bertan.

Andra Maritik abiatuta, Arteagako Gaztelurantz behera egiten du bideak, zuzenean. Ozollo auzoan alixatzen da gaztelua, gune pribilegiatu batean, ibaiaren gainean. Napoleon Illa eta Montijoko Eugenia enperadore frantsesen aginduz eraiki zuten 1856an, XV. mendeko dorretxe zaharraren orubearen gainean.

Aurrera egingo dugu Oruetarako bidean, eta bide horretan, Arteaga-Uriaren parean, udalerriko baserri zaharrenetako batzuk aurkituko ditugu. Oruetan, lantegi zahar bat zegoen tokian erreferentziazko ikerketa-zentro bat eraiki da, aparteko behatoki bat Urdaibaiko paduren gainean, milaka hegaztiren ezinbesteko geltokia migrazio-bide luzean: Urdaibai Bird Center.

Oruetatik Zelaietara atzera egingo dugu berriz, udalerriko erdigune nagusira

Oharrak

Ez dago iragarki aktiborik

Ibilbide-ikuslea