Kantauri itsasoaren aurrean altxatzen da Ogoñoko mendigunea, bere jatorriai malenkoniaz begiratzen diolarik. Gure kostaldeko bazter ederrenetako bat da. Haitz handi honen babesean, Llaga hondartza dugu alde batean, eta Elantxobeko portua bestean. Bere garaiarengatik perpendikulartasunarengatik eta kokapenarengatik, Ogoñoko lurmuturra benetako talaia da, Elantxobeko arrantzaleek arrantza zaintzeko eta eguraldia iragartzeko betidanik erabili dutena.
Bidezidor horretan aurrera eginez iritsik gara haitz enblematiko honen talaiara. San Andres elizaren ondotik abiatzen da, eta Euskal Artearen Kapera Sixtinoa esaten zaio eliza horri, barruan gorde duen egurrezko ganga zizelkatu eta polikromatuari esker.
Berehala atzean utziko dugu hirigunea, eta larreen eta zuhaizti eta baserri txikien artean egingo dugu aurrera, laster batean, Bermokiz auzora iritsiko gara, Elantxobeko goialdean.
Bermokiz eta Mendia auzoen artean Lekeitioren egundoko ikuspegia eskainiko digu bidezidorrak, eta ondoren baso-eremuan bameratuko gara, Ogoñorako bidean.
Ogoñoko tontorraren eta talaiaren inguruetan landare-errezel bameraezina aurkituko dugu: arteak, gurbitzak, endalarrak etab. Goialdeetan, ordea, ikuspegia garbiagoa da berriro, eta Urdaibaiko panoramika ederederrak izango ditugu ikusgai.
Ongi merezitako atsedenaldiaren ostean Ibarrangelura edo Elantxobera jaitsiko gara bueltan, paisaiaz gozatzen jarraitzeko.
Oharrak
Ez dago iragarki aktiborik
