Begirada bat iragan megalitikoari

Begirada bat iragan megalitikoari

Katillotxuko gailur-lerroak altxor handi bat gorde du, 5 trikuharriz osatutako multzo megalitikoa, eta ibilbide honi jarraikiz iritsi zaitezke horra.

Mundakako erdigunetik abiatuko gara, XVI. mendean berreraikitako Andra Mari elizaren parean. Goitizerantz aurrera eginez, Mundakako baserri ederrenetako batzuk ikusiko ditugu, beren baratzeak, larreak, heskaiak eta zuhaizti txikiak eta guzti. Goitizen, Bermeotik (38. eta 123. GR zidorretatik, Demikun barrena) igotzen den pista zabal batek gure bidezidorrarekin bat egiten du Katillotxurantz jarraitzeko. Ur-andelaren ondoan iturri txiki bat dago, eta, hartatik pasatu ondoren, aldapa piko batek Katillotxuko tontorreraino eramango gaitu (336m). Tontor xume horretatik estuarioaren eskuinaldeko ikuspegi zabala dugu: Laidako hondartza, Ogoñoko haitza, Atxarreko tontorra eta haren hegaletako artadi mardula.

Tontorreko trikuharriek gorde dituzten sekretuez gozatu eta gero, gailur-lerroan aurrera egiten du bidezidorrak, eta beherako bidea hartzen du gero, Sukarrietako kostaldeko herri dotoreraino, Munitizko dorretxe (XVI. mendea) ondotik pasatuz.

Portuondorantz aurrera jarraitzen du bidezidorrak, senadiaren, kanpinaren eta begiratokiaren ondotik pasatuz, eta azken tartea egiten du Mundakara iritsi baino lehen. Bizkaiko herri ederrenetako bat da Mundaka, eta behin baino gehiagotan harrituko gaitu.

Oharrak

Ez dago iragarki aktiborik

Ibilbide-ikuslea