Urdaibai Biosfera Erreserbak balio natural eta kultural izugarria du; paisaiak, gure herrien bizitza, gure izaera eta tradizioak horren adibide onak dira. Gozatu gustukoen duzun bezala: museoak bisitatuz, bidezidorretatik ibiliz edo eskaintzen dizkizun esperientzia ugarien artean aukeratuz.
Mendi-ibilbidea
Gure ondare naturalaren eta kulturaren zati handi bat ezagutzeko modurik onena oinez egitea da. Urdaibai Biosfera Erreserba osoan sakabanatuta dauden 10 bidezidorrak pribilegio bat dira, eta horien bidez, estuarioaren bihotzetik ibili ahal izango zara, Okaren itsasadarraren bokalea inguratzen duten tontor txikiak konkistatu edo gure arbasoek beraien presentziaren lekuko gisa utzitako aztarnak disimuluz kuxkuxeatu ahal izango dituzu.

Museoak
Urdaibai Biosfera Erreserbak balio natural eta kultural izugarria du; gure herrien bizitza, gure izaera, tradizioak eta gure paisaia horren erakusgarri dira. Interpretazio zentroetan ingurumen kontu askoren erantzuna aurkituko duzu, museoetan, aldiz, gure historia eta tradizioak dira protagonista.