- “Urdaibai Gurie” Biosfera Naiz mugimendutik martxan jarritako lehendabiziko ekitaldia da. Hauxe bertako egitasmoa da, Urdaibaiko Biosfera Erreserba zerbitzuak eta UNESCO Etxeak landutakoa, Ekoetxea Urdaibairekin elkarlanean.
- Biosfera Naiz mugimenduak garapen jasangarriaren xedeekin zerikusia duten lurraldeko tokiko egitasmoak ikuzarastea du erronkatzat.
- “Urdaibai Gurie” lurraldeko aisialdia, artea, kultura, eskulangintza eta gastronomia irudikatzen duen esparrua da, ingurumenera gehitzen duena, baita pertsonen ongizatera edota kultura-ondarearen transmiziora ere.
Datorren azaroaren 6an Urdaibaiko Ekoetxeak “Urdabai Gurie” ekitaldia ospatuko du, egitasmo ezinhobea, sorpresa ugarirekin eta adin guztietako publikoarentzat bideratuta joango dena. Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eta UNESCO Etxeak abiarazi dute egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen-zentroen sareko kide den Ekoetxea Urdaibairen kolaborazioarekin.
Biosfera Naiz mugimenduak lantzen duen lehendabiziko ekitaldia dugu “Urdaibai Gurie”. Proiektu honek garapen jasangarriarekin erlazio estua aurkezten duten lurraldeko tokiko egitasmoei ikusgarritasuna bermatzea du xedetzat.
“Urdaibai Gurie” Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren esentzia aditzera emateko espresuki sortutako ekitaldia da. Eskualdeko aisialdi, kultura, arte, artisautza eta gastronomia eskaintza irudikatzen duen esparrua, alegia. Ingurunearen zaintza, pertsonen ongizatea eta kultura-ondarearen transmisioa bermatzeko ezinbestekoa da ekitaldi hauxe. Bertan gauzatuko diren jarduera guztiak Urdaibairekin % 100ean konprometituta daude eta Biosfera Naiz proiektuaren parte dira.
Publiko guztientzako jarduerak
Egitasmoa goizeko 10:30etatik arratsaldeko 15:00ak arte ospatuko da eta publiko eta gustu guztientzat bideratutako aktibitateak burutuko dituzte. Artisautza tailerrak, txikientzako jarduerak, egitasmo gastronomikoak, dantza bertikaleko ikuskizunak, erakusketak, bisita gidatuak, poesia emanaldiak edota musika saioak, tarteko. Gainera, bertaratzen direnek eskualdeko produktuak erosteko parada izango dute eraikinaren barrualdean ospatuko den merkatuan.
Aipatutako ekitaldi guzti hauez eta askoz gehiagoz gozatu ahal izango dute bisitariek datorren azaroaren 6an Urdaibaiko Ekoetxean, San Bartolome Auzoa 35, Busturia. Tailer eta aktibitateetarako izen-emateak Urdaibai Gurieren web orriaren bidez egin ahal izango dira. Ekitaldietarako izen-ematea presentzialki ere egin ahal izango da zenbait jardueretan, horretarako plazak gordeko baitituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren sare sozialak jarrai ditzakezue edo, bestela, Patronatuaren web orria kontsultatu, urdaibai.eus.
Biosfera Naiz mugimendua
urtean UNESCOREN MaB programak 50 urte bete zituen eta testuinguru horretan nazioarteko hainbat Biosfera Erreserbek bat egin zuten ospakizunarekin, berriki aipatutako Biosfera Naiz mugimendua martxan jarriz, Urdaibaiko Biosfera Erreserba horien artean zegoelarik. Mugimendu espezifiko honek Urdabairekiko errespetua, zaintza eta aukeraz beteriko eremu dinamiko baten etengabeko eraikuntza dira.
Busturia, 2022ko urriaren 17a