Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzaileak elkarte ekologista eta kontserbazionistei Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuan dagokien ordezkaria izendatzeko deialdia argitaratu du, uztailaren 6ko 5/1989 Legean eta abenduaren 21eko 447/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren lurralde-eremuan jarduten duten elkarte ekologista eta kontserbazionistek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak, baldin eta legez eratuak badira, nortasun juridiko propioa badute eta lurraldearen azterketan eta babesaren arloan aitortutako prestigioa badute.
Hautagaitzak Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez aurkeztu beharko dira, hogei (20) egun balioduneko epean. Hogei (20) egun balioduneko epea 2026ko otsailaren 13an hasi eta 2026ko martxoaren 12an amaituko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta hautaketa-prozeduraren informazio osoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/) eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren webgunean kontsulta daitezke.