Foruko udalerriak 9 km²-ko azalera du eta Oka ibaiaren ezkerraldean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean. Mila eta bost biztanle ditu, zenbait gunetan sakabanatuta. Administrazio- eta erlijio-zentroa Elexalde auzoko muinoan dago, Tourseko San Martin parrokiaren inguruan. Foruak giza okupazioaren zantzuak ditu historiaurretik, eta Kantauri Ekialdeko aztarnategi erromatar bakanetako bat ere badu.
Informazio gehiago: http://www.forua.net
