Don Tellok sortu zuen, 1366an. Gernika-Lumoren historiak mugarri tragiko bat izan zuen 1937an, Alemaniako hegazkinek hiria bonbardatu eta herriaren % 90 suntsitu zutenean. Zorionez, kultur ondare garrantzitsuenaren zati bat —Juntetxea eta Gernikako Arbola edo Santa Maria eliza, adibidez— bere horretan geratu ziren. Hiribilduak 16.920 biztanle ditu, eta 8,47 km²-ko azalera hartzen du Urdaibai Biosfera Erreserban. Eskualdeko herri populatuenetako bat da, Bermeorekin batera.
Informazio gehiago: https://gernikainfo.eus/eu/