Gaur, abenduak 5, Lurzoruaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, gizarte eta kultura guztiei dagokien erronka dena. Mugimendu horren aitzindaria den Nazio Batuen Erakundeak, “Elikagaien jatorria diren lurzoruak” lelopean, giza ongizaterako ezinbestekoak diren ekosistema osasuntsuak mantentzearen garrantziaz kontzientziatu nahi du gizartea, elikadura eta dietaz gainera, ekosistema horien erabilera jasangarria aldarrikatuz.
Lurzoruak, kontserbazio-iturri
Bazenekien gure elikagaien % 95 lurrean dutela jatorri? Izan ere, lantzen ditugun lurrak ahora eramaten ditugun elikagai askoren parte dira, baita munduko fauna kontserbatzeko beharrezko iturriak izan ere. Nazioarteko kanpaina honen bitartez, ekintzara igaro nahi da, eta mehatxu horien zatirik txarrena jasaten dutenen azalean jarri.
Mikroorganismoak, mineralak eta materia organikoa
Ba al zenekien organismo bizidun gehiago daudela lurreko koilarakada batean, planetan barrena dauden pertsonak baino? Lurrean, gizakiaren oinen azpian, mikroorganismoz, mineralez eta materia organikoz osatutako mundu sinestezin bat dago, landarediaren hazkundearen bidez gizakiei eta animaliei beharrezko elikagaiak ematen dizkiena.
Lurzoruen kudeaketa egokia eta orekatua
Izaki bizidunek bezala, lurzoruek ere mantenugai kopuru orekatu eta askotarikoa behar dute, ingurune horiek osasungarriak izan daitezen. Labore horiek elikagaiak lortzeko batzen direnean, aipatu berri ditugun nutriente horiek lurretik desagertzen dira. Horregatik, ezinbestekoa da lurzoruen jarraipena eta kudeaketa egokia egitea, lurrak biziberritu ahal izateko, eta etorkizun hurbilean berriro hazten diren landareak nutrizio-aldetik lehen batutakoak bezain optimoak izan daitezen. Lurzoruak modu jasangarrian kudeatzen badira, elikagaien ekoizpena % 58 handitzera ailegatu daiteke.
Mantenugaien galera eta lurzoruen degradazioa
Planetako lurzoruetan mantenugaiak galtzea da nutrizioaren, elikagaien segurtasunaren eta gure biodibertsitatearen iraunkortasunaren mehatxu nagusietako bat. Landareentzako funtsezko 18 elementu kimikoetatik, 15 lurretik datoz. Azken 70 urteetan, hain zuzen ere, elikagaien bitaminen eta nutrienteen mailak nabarmen egin du behera. Hori dela eta, zientzialariek estimatzen dute 2.000 milioi pertsonak baino gehiagok mikronutrienteen urritasuna aurkezten dutela, “ezkutuko gosea” terminoagatik ezaguna dena, eta fenomeno hori oso zaila da antzematen.
Arazo askoren jatorria
Degradazioak eta mantenugairik ezak lurrak elikagaiak produzitzeko zailtasun eta gaitasun handiagoa izatea eragiten du, eta horrek arazo ugari sortzen ditu, hala nola, gosea, pobrezia edo desnutrizioa. Bestalde, kontrako aldera joaten bagara, hau da, mantenugaien kontzentrazio neurrigabea badago, lurrak giro toxikoa sortzen du landareentzat eta animalientzat, ingurumena kutsatzen duelarik, baita klima-aldaketa sustatu ere.
Zer egin dezakegu egunerokoan?
- Itsasoko eta hondartzetako hondakinak garbitzea derrigorrezkoa da, gure mendi eta basoak garbitzeko kanpainez gainera. Testuinguru horretan Zero Plastiko Urdaibai ekimena bisitatu dezakezue eta bat egin ekimen honekin!
- Birziklatzeak eta hondakinak edukiontzietara bideratzeak gure lurzoruak garbi eta edozein mehatxutatik babestuta mantentzen laguntzen du.
- Elikagai ekologikoak eta hurbilekoak eskuratzeak inguruko lurzoruetan ere laguntzen du, baita produktuak alferrik galtzea saihestea ere, batez ere toxikoak badira. Hautatu tokiko enpresa txiki eta ertainak zure eguneroko erosketa egiterakoan, ingurumena kontserbatzen ere lagun dezakeelako, produktuak ekoizteko baldintzak ekologikoagoak eta iraunkorragoak baitira, kate eta azalera handiagokoen aurrean.
- Erabili oihalezko poltsa berrerabilgarriak, plastikozko eta kartoizko poltsen eta ontzien erabilera masiboa saihesteko. Izan ere, kasu askotan, mikroplastiko moduan amaitzen dute lurrean.
- Autoa eta garraio kutsakorrak ez erabiltzea, garraio publikoa eta bizikleta erabiltzea eta oinez doazen lekuetara joatea ere lagungarria da atmosferaren kutsadura saihesteko, euri kutsatuaren bidez lurzoruan sartzen baita.