Ramsar hezegunea

Ramsar hezegunea

Hezeguneak babesteko hitzarmenari Ramsar Hitzarmena esaten zaio, eta hezeguneak eta haien baliabideak kontserbatzeko eta ustiatzeko gobernuarteko esparrua zehazten du.

Urdaibaiko estuarioa izan zen Euskadiko lehen hezegunea Ramsar zerrendan sartzen, 1993an, nazioarteko garrantziko hezegune gisa. 945 hektareako azalera du (Gernikatik itsasoratzen den lekuraino), eta Urdaibaiko estuarioko balio ekologikoetarako babes gehigarri bat da.

Urdaibaiko estuarioaren ekarpen hidriko nagusia marea-dinamika da, eta, bigarren mailan, estuarioa besarkatzen duen ibai-arroaren eta ingurune karstikoaren ekarpena. Jasotako datuek erakusten dute Urdaibai naturagune garrantzitsua dela ur-hegazti migratzailearentzat, nagusiki udazkeneko pasean eta negualdian, eta batez ere denboraleak direnean. Penintsula iparraldeko itsasertz kantauriarreko eta atlantikoko hezegunerik garrantzitsuena da —Santoñako padurekin batera— Europako mokozabal zuriaren (Platalea leucorodia) populazioaren migrazio-ibilbideetan atseden hartzeko eta elikatzeko eremu gisa. Irizpide botanikoen arabera ere estatu mailako garrantzia du aitortua.

Informazio gehiago izateko, Urdaibai Ramsar hezegunea, informazio-fitxa kontsultatu dezakezue.