Illunzar tontorretik (726 m) Urdaibai eta Lea-Artibai haranen gaineko ikusmira paregabea dago, gure geografiaren irudi ezin ederragoa. Leku oso estrategikoan dagoenez, ez da harritzekoa erromatarrek hemen kanpaleku militar bat jarri izana. Eta, agian, izena erromatar kokaleku horrekin lotuta egongo dar:«Illum» (hirigune edo bizigune esan gura duena), eta «zahar». Beraz, «hiri zaharra» edo «bizigune zaharra», nolabait ere.
Kanpaleku honek 1.000 legionario baino gehiago eta setio-makinak hartzen omen zituen bere harresien barruan. Baina nori egin behar zioten eraso, ziotenez bertako biztanleak baketsuak baldin baziren? Beharbada, Arrolako auzo-herrixka gotortua (Marueletza) ikusita, pentsatu zuten, badaezpada, hobe zela edozein erasotarako prestatzea.
Nola iritsi:
«Illuntzar, Urdaibaiko begiratokia» ibilbideko argibideei jarraituz, gailurrera iritsiko zarete.