Kanala

Kanala

Urdaibaiko hilerri asko gure gozamenerako nahi genituzkeen lekuetan daude; bereziki, Kanalakoa, Gautegiz Arteagan. Handik ezin hobeto ikus daitezke Urdaibaiko padurak eta bertan ezkutatzen den bizitza. Padurek izaten duten etengabeko itxura-aldaketa harrigarria ikustea ere txoko txiki honetako plazer handia da.

Gure historiaren zati gisa, hilerritik bertatik egitura berezi bat hauteman daiteke paduretan, zeinak pentsarazten digun han eraikuntzaren bat egon zela. Izan ere, ostra-haztegi zahar bat da. XIX. mendearen amaieran, itsasadarraren estuarioaren habitat paregabea baliatuz, ostrak hazteko jarduera garrantzitsu bat garatu zen, eta zenbait industria instalatu ziren hura ustiatzeko.

Nola iritsi:

Gautegiz Arteagatik BI-2238 errepidea hartu, Ibarrangeluko norabidean. Bidegurutze batean, ezkerretara jo eta BI-3234 errepidea hartuko dugu. Errepide horretatik jarraitu Kanala auzuneraino, Legendikako Santa Maria eliza dagoen lekuraino.