Katillotxu

Katillotxu

Katillotxuko tontor-lerroan zehar, Urdaibaiko iragan megalitikora bidaiatuko dugu. Gailurretik (336 metro inguru), ikuspegi ederra dago itsasadarreko bokalearen gainean, Atxarre tontorraz eta bertako artadi sarriaz, urrutian Izaro uhartea ikusten dugularik, Kantauri itsaso zabalean ainguratuta.

Bista ikusgarriez gain, Katillotxuk gure historiarik zaharrenaren ondare garrantzitsu bat gordetzen du; zehazki, bost trikuharrik eta bi giza kokagunek osatutako multzo megalitiko bat. Gailurrean, induskatutako bi trikuharri daude (Katillotxu I eta Katillotxu V), bi mila urtez baino gehiagoz hilobi gisa erabili zirenak, Kristo aurreko IV. milurtekoaren eta II. milurtekoaren hasieran (Neolitikoa-Brontze Aroa). Biek dituzte interpretazio-mahaiak, eskualdeko fenomeno megalitikoa azaltzen dutenak.

Nola iritsi:

Gailurrera iristeko, “Begirada bat iragan megalitikoari” izeneko bidea har daiteke, edo, zehatzago, “Urdaibaiko ibilbide megalitikoa” izenekoa.