Laidatxu

Laidatxu

Laidatxu hondartza (garai batean Posadas hondartza edo Posadas senadia ere esaten zitzaion) ez da beti izan gaur egun ikusten dugun hondartza idiliko hareatsua. San Antonion eta Kanalan ez bezala —haien harea dragatze-lanetatik baitator—, kasu honetan naturaren eskuak arrastatu zuen hareatza honaino, itsas zakar batek alegia. Hasiera batean, Laidatxu hondartza desatsegina zen, lokatzez eta harriz betea.

Destino turistikoei buruzko kontakizun honetan, Laidatxu Urdaibaiko hondartza-bainuen jatorrian dago. Lehen, bai bertako herritarrak, bai kanpoko bisitariak arroka eremuetan bainatu ohi ziren, eta horren froga dira Bermeoko eta Mundakako bainutokiak; baina XIX. mendearen erdialdean hondartzen ospea zabaldu zen, itsasoko urak duen efektu terapeutikoa dela eta. Baina garai hartan ez zen hain ohikoa igeri egiten jakitea, eta, beraz, Lagan bezala, hemen ere bainuzainak zeuden, bainulariekin batera eta haiei adorea emanez uretan murgiltzen zirenak. Ohikoa zen, halaber, estatxa (soka) bat erabiltzea, bainulariei uretan laguntzeko, korronteek arrastaka eramateko arriskurik gabe.