Montalban

Montalban

Olabezarra auzunean dago, muino baten gainean. Dorretxe honek haranaren barnealde menditsuaren ikuspegia eskaintzen digu; Gernika hiribilduaren ikusmira partziala, Kosnoagako gailurra eta Ereñozar. Dorretxe hau garai batean «Gernikarako Erdi Aroko bidea» zeritzonaren bidean dago. Goi Erdi Aroan sortu zen, eta haren jabea Fortún López jauna izan omen zen, Bizkaiko lehen jaunetako bat. XX. mendearen hasieran, María Eugenia de Montijo enperatriz eta Arteagako andrearena izan zen; geroago, Juan Tomás Gandarias jaunaren jaraunsleen esku geratu zen. 

Montalban, Artzubiko zubiarekin, Harizti Zarrarekin eta Olazarra burdinolarekin batera, «Golako ibilbidea» izenekoan ikus daitezkeen toki xarmagarrietako bat da.

Nola iritsi:

«Golako ibilbidea» izenekoan, dorrera joateko desbideratze bat dago.