Mundaka

Mundaka

Mundaka arrantza-herri txiki eta lasaia da, eta Mundaka-Gernika itsasadarraren ezkerraldean dago, ibaia itsasoratu aurreko bokalean. Turismo aldetik interes handia pizten du, kalexka-sare nahasi eta itsas giroagatik eta bertako tradizioengatik (iñauteriak, adibidez). Mundaka ere ezaguna da munduan Europako ezkerreko olatu onenetako bat duelako.

Informazio gehiago: http://www.mundakaturismo.com