Muxika

Muxika

Muxikako udalerria Urdaibai Biosfera Erreserbaren hegoaldean dago, Oiz eta Bizkargi mendiguneen artean. Azalera osoa Erreserbaren barruan du, eta udalerri handiena da (49,89 km²).  1965. urtera arte independente ziren hiru elizate (Ibarruri, Muxika eta Gorozika) batzearen ondorioz sortu zen. Bertako auzuneak sakabanatuta daude, eta ondare kultural eta historiko baliotsua dute. Gainera, tradizioan errotutako ohitura eta adierazpen kultural ugari gordetzen ditu, jendearen atxikimenduari esker oraindik bizirik daudenak.

Informazio gehiago: http://www.muxikakoudala.eus