Nabarniz

Nabarniz

728 metroko garaieran, Nabarniz Iluntza mendiaren oinaldean dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdi-erdian. Herria auzune hauek osatzen dute: Ikazurieta, Intxaurraga, Uribarri-Zabaleta, Elexalde, Merika eta Lekerika. Nabarnizko lehen biztanleen aztarnek Eneolitikora garamatzate, K.a. 2800 urtera, Ikazurieta auzuneko Ondaro haitzuloan aurkitutako hezur-hondarretan ikus daitekeen bezala. Zeltek ere hartu zituzten lur hauek K.a. VI. mendean, eta defentsarako gotorleku bana eraiki zuten Ilunzar mendian eta Marueleza kastroan, Arrola-Gastiburu mendian, Mundakako itsasadar osoa zaintzeko.

Informazio gehiago: http://www.nabarniz.eus