Garapen Jasangarrirako Helburuak

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Muturreko pobrezia desagerraraztea, desparekotasunaren eta injustiziaren aurka borrokatzea eta klima-aldaketaren arazoa konpontzea dira Nazio Batuek Garapen Jasangarriaren Agenda berriaren barruan hartutako 17 munduko helburuetako batzuk. Helburu bakoitzak jomuga espezifikoak ditu, datozen 15 urteetan lortu behar direnak, hau da, 2030 baino lehen.

Mundu mailako helburuak garrantzitsuak dira; mundua aldatuko duten helburuak dira, eta horretarako beharrezkoa izango da gobernuen, nazioarteko erakundeen eta munduko liderren arteko lankidetza, baita herritar soilena ere.

Munduko gizaki guzti-guztiak dira konponbidearen parte, baita axolagabeenak eta nagienak ere. Eguneroko bizimoduan oso gauza errazak egin ditzakegu, eta denok egiten baditugu, aldaketa handiak lortuko ditugu.

Jakin nahi duzu zer egin dezakezun helburu horiek lortzen laguntzeko?

Has gaitezen Garapen Jasangarriko Helburu bakoitza ezagutzen:

Nola lagundu GJH lortzen

Etxetik
Nazio Batuek erabaki dute lana esku-eskura jartzea, eta emaitzak lortzeko egin ditzakegun gauza ugarietako batzuk bildu dituzte. Sakatu hemen eta ikusi “Alferren gida mundua salbatzeko”.
Enpresak
Garapen jasangarriaren helburuei buruzko prestakuntza-plataforman parte hartzea. Irakurri hemen → https://empresaseuskadi2030.webintra.net/.

Euskadi Basque Country 2030 Agenda

Euskadi Basque Country 2030 Agendak islatzen du gobernu-programaren eta hura garatzen duten sektore-politiken lerrokatze- eta ekarpen-maila, garapen jasangarriaren 17 helburuei eta jomugei dagokienez.

Horrela, gobernu-programa eta Nazio Batuen Agenda lotzen ditu, agenda horren ildoari jarraituz eta kontuan hartuta garapen jasangarriaren helburuak ez direla, izatez, zer egin behar dugun esateko, baizik eta testuinguru unibertsal komun bat definitzeko, lehentasunak finkatzen lagunduko diguna gure lurralde-errealitatea kontuan hartuta.

Hemen duzu Garapen Jasangarriaren 2030 Agendari Euskadik egiten dion ekarpena