Urdaibai Biosfera Erreserbak balio ikaragarria du paisaia eta natura aldetik, baina ez ditugu ahaztu behar gaur egun hain leku berezian bizitzen egotea posible egin pertsonak. Gure herrien bizitza, gure izaera, kultura eta tradizioak horren erakusgarri dira; eta museoak, berriz, Urdaibairen historian izan dugun iraganbidea gordetzen duten zentroak.
Arrantzalearen Museoa (Bermeo)
1948az geroztik Ertzilla dorre historikoan dago; 1943an monumentu nazional izendatu zuten, eta arrantzaleen bizitza eta lana erakusten ditu; arrantzaleen bizitza eta ohiturak azaltzen ditu; erabili izan dituzten itsasontziak eta denboran zehar arrantzan egiteko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak.
Ertzila dorrea. Torronteroko enparantza.
48370 Bermeo
Teléfono: 946 881 171
Bakearen Museoa Fundazioa
Bakearen eta giza eskubideen kulturari eskainitako museo tematikoa da. Museoaren jatorria 1937an Gernika-Lumoko hiribilduak jasandako bonbardaketa lazgarrian dago. Museoa berreraikuntzaren emaitza da, barkamenean eta bakean sustraitua. Interaktiboa da, eta askotariko ikusleentzako jarduerak ditu; bisitak harrituko zaitu.
Euskal Herria Museoa
Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako museoa, hemengo testuinguru foralaren esanahi historiko-politiko-kulturala erakusteko eta Euskal Herriak komunitate espiritual gisa dituen ezaugarriak azaltzeko. Gernika-Lumon dago, Batzar Etxearen eta Gernikako arbolaren ondoan, eta Alegria jauregi barrokoan du egoitza.