Bilatu hemen zure Biosfera Erreserbaren aberastasun naturala eta kulturala ezagutaraziko dizkizuten 10 ibilbideak; mota guztietako ibiltarientzat egokituak.
Txakolinaren itzalpean oinez
Ibilbide eroso bat Busturiko auzune nagusietan zehar, Sukarrietarekin lotua dagoena. Interes handiko lekuak aurkituko ditugu, hala nola Madariaga Dorrea, Sukarrietako udalekuak, Txatxarramendi uhartea edo San Kristobal hareatza, Urdaibaiko paduren oinetan.
Artadiaren bihotz-bihotzean
Atxarre mendia inguratzen duen bide zirkularra, Urdaibaiko ekosistema interesgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera emango diguna: artadi kantauriarra, Akordako landazabala edo itsasertza eta hondartzak.
Errota-erreka baten ibilbidea
Ibilbide zirkular txiki bat Gautegiz Arteaga herrigunetik gertu, bazter ederrak eta bide xarmangarriak gordetzen dituena. Bidean, gainera, Urdaibaiko altxor handienetako batzuek ikusiko ditugu.
Itsasoranzko ibilbidea
Ibarrangeluko herrigunetik Ogoñoko talaiarainoko ibilbide zirkular erraza, Elantxobeko arrantza-portu bitxia bisitatzeko aukera ematen diguna.
Golako bidezidorra
Natura, kultura eta paisaia aldetik interes handia duen bidezidor txiki erosoa, Gola ibaitik gertu, Elexalde-Arratzu eta Zarra (Mendata) auzuneen artean.
Iluntzar, Urdaibaiko begiratokia
Illuntzarreko larreak eta Nabarnizko auzuneak zeharkatzen dituen mendi-ibilbidea. Hemen baserriek beren izatasunari eusten dioten oraindik. Arrolako oppiduma ere bisitatu daiteke.
Begirada bat iragan megalitikoari
Mundakako eta Sukarrietako portugune politak Katillotxuko estazio megalitikoarekin lotzen dituen bidezidor zirkularra.
Haran sorginduetatik
Basondo eta Oma haranak eta Ibarrolaren baso margotua zeharkatzen dituen Ibilbide zirkular erraza. Gainera, altxor prehistoriko aparteko bat bisitatu daiteke: Santimamiñeko haitzuloa.
Estuarioaren bihotzean barrena
Ibilbide zirkularra goi-estuarioaren eskuineko eta ezkerreko ertzetako bideetatik. Aukera ematen digu Gernika-Lumoko eta Foruko historian bidaiatzeko eta, ondoren, bidean behera egin eta eskualdeko ardatz nagusiaren inguruan paseatzeko, Oka itsasadarrean.
Barnealdeko bideetan barrena
Oka ibaiaren arroaren erdi eta goi aldeko ibilbidea, baserriak eta basoak nagusi direla.