Jarduera Sozioekonomikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitaraua

Jarduera Sozioekonomikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitaraua (Urdaibaiko Tokiko Agenda 21) EKZP garatzeko tresna bat da, eta Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 258/1998 Dekretuaren bidez (EHAA, 200. zk., 1998ko urriaren 21ekoa). Egitarauaren helburu nagusia da Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean esku hartzen duten ekoizpen-sektoreen jarduerak bultzatzea, orientatzea eta koordinatzea, hiriguneetako plan eta programekin koordinatuta.