Hondartzak

Hondartzak

Hondartzetara joaten gara atseden hartzeko, denboraren iragana mantsoagotzeko, itsasoaren hotsaz gozatzeko, familiarekin jolasteko edo gorputza mugitzeko (paseo luzeak edo igeri eginez, paletan, surfean eta abar). Eta hondartzak, Urdaibain, asko daude, egon ere: hareatza zabalak, legar-hondartzak edo ezkutuko kala txikiak. Esan liteke denek dutela beren gustuko hondartza bat. Landare eta animalia askoren bizitoki naturala izateaz gain, Urdaibai Biosfera Erreserbako hondartzek asko erakuts diezagukete gure lurraldearen eraketari buruz, eta batzuk gure historiako gertakari garrantzitsuen lekuko ere izan dira.

Jardunbide egokiak hondartzetan

Hondartzak, gaur egun, gehiago dira aisialekuak naturaguneak baino; horregatik, askotan, hondartza-eredu idealaren kontzeptua ez dator bat hondartzaren balio naturalekin. Beraz, denok gure hondartza ederrez gozatu ahal izateko eta ingurumenarekin harreman errespetuzkoagoa izateko, gogora ditzagun hondartzetako ingurumen-jardunbide egoki batzuk:

Ez alferrik galdu dutxetako ura. Pentsatu besteengan, haiek ere erabili behar dituzte eta

Hondartza garbi eduki
– Zaborra biltzeko edukiontzirik ez badago, jaso, eta eraman hurbilen dauden edukiontzietara.
Zigarrokinak ez, eskerrik asko. Arazo handia dira ingurumenerako. Erretzailea bazara, gorde zigarrokinak eta, joaten zarenean, bota edukiontzi egoki batera.

Bete itzazu seinaleetako jarraibideak eta araudiak
– Izan zuhurra eta errespetatu itsasoaren egoera.
– Egin jaramon sorosleen jarraibideei.

Saiatu zaratarik ez egiten
– Errespetatu besteen lasaitasuna eta atsedena. Zarata ere kutsadura da.
– Naturagune den aldetik, hondartzetan errespetua merezi duten animaliekin bizi gara.

Errespetatu fauna eta flora
– Ez erauzi landareak. Horietako asko espezie babestuak dira.
– Ez enbarazurik egin animaliei. Batzuk galtzeko arriskuan daude.

Ez zapaldu dunak
Adibidez, Lagan, erabili prestatutako sarbideak. Saiatu etxeko animaliak dunetara sar ez daitezen. Oso ekosistema kalteberak dira

Parte hartu ingurumen-kanpainetan, zabor-bilketan, hitzaldietan, boluntario-taldeetan…