EKZP

EKZP

Urdaibai Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana (EKZP)

EKZP 2016 dokumentu arau-emaile bat da, Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean zer jarduera egin daitezkeen arautzen duena, jasangarritasunaren ikuspegitik. Plan honek, gainera, Urdaibaiko lurraldea zonifikatzen du, eta lurzoru ez hirigarriaren zona bakoitzean zer jarduera egin daitezkeen ezartzen du. Lurzoru ez hirigarriari dagokionez, Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana udalerriko hirigintza-plangintzaren gainetik dago. Aldiz, EKZPk ez du inolako erregulaziorik ezartzen Biosfera Erreserba osatzen duten 22 udalerrietako hiri-lurzorurako eta lurzoru urbanizagarrirako. Lurzoru horiek udaleko hirigintza-plangintzak arautzen ditu zuzenean.

EKZP

EKZP 2016 berrikusteko prozesua 2010ean hasi zen. Harrezkero, hainbat ekintza egin dira dokumentua zabaltzeko eta haren idazketan parte hartzeko.

  • Lehendabizikoa 2011n, komunitate zientifiko-teknikoarekin.
  • Bigarrena 2013 eta 2014an, udal ordezkariekin.
  • Eta hirugarrena 2013 eta 2014an, gizarte zibilarekin.

Gauzatutako parte-hartze publikoko hiru prozesuei buruzko informazio zehatza.