Urdaibai Biosfera Erreserbak 22.000 hektarea hartzen ditu, labar, mendi, hondartza, ibai eta lurpeko urez osotutako puzlea osatzen du: animalia-, landare- eta giza bizitzaz betetako paisaia ikusgarria. Natur eta kultur baliabideak kontserbatzeko asmoz, UNESCOk, 1984an, Urdaibai MaB (Man and Biosphere) programan sartu zuen, Biosfera Erreserba izendatuz.