Santa Katalina

Santa Katalina

Santa Katalina ermita izen bereko penintsula txikian dago, Mundakan. Leku hau inguratzen duen harresira hurbiltzen bagara, estuarioaren sarreraren ikuspegi ikusgarriaz gozatu ahal izango dugu, Ogoño eta Izaro uhartea Kantauri itsasoaren aurkako hesi direla.

Bere kokapenari esker, defentsarako eta zaintzarako duen balio estrategikoagatik, oso toki preziatua izan da historian zehar; Oka itsasadarraren mugimendu oro zaintzen du eta itsasoaren zakarraldiak eta horrek dakartzan arriskuak jasaten ditu. Herrigunetik urrun samar dagoenez, erabilera ezberdinak izan ditu: izurrite garaietan gaixoentzako koarentena-lekua, arrantzaleen kofradia elkartzeko tokia, eta inguratzen duen gotorlekua munizioz hornitzeko bolborategia.

Nola iritsi:

Santa Katalinara iristeko, izen bereko penintsulara jo besterik ez dago, Mundakako kiroldegiko aparkalekutik irteten den pasabide txiki batetik abiatuta.