Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua

Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua

Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak ardura handia duen pertsona-talde bat du, duela 30 urtetik hona, ingurune baliotsu honen alde eta ingurune honentzat lan egiteko.

Haien lana da Urdaibai Erreserba hain leku paregabea izan dadin posible egiten duten elementuak sustatzea: bertako ondarea, biztanleak eta bereizgarritasunak. Hau da, nabarmentzea natur ondarearen balioa (paisaia, natura, basoak, ibaiak, estuarioa, kostaldea, etab.), kultur ondarearena (gure historia, euskara, tradizioak, etab.), eta bermatzea pertsonen bizi-kalitatea.

Haren helburu nagusia da, halaber, baliabide naturalen kudeaketa arrazionala segurtatzea (lurra, ura, energia berriztagarriak, etab.), gure garapen ekonomiko eta soziala (nekazaritza, abeltzaintza, turismoa) jasangarria izan dadin.

Guretzat, gainera, oso garrantzitsua da ikerketa, ingurunea hobeto ulertzeko eta, horren ondorioz, hemen bizi garenak eta bisitatzen gaituztenak hobeto hezteko eta sentsibilizatzeko

Administrazio-unitate hau Urdaibai Biosfera Erreserbaren administrazioaz arduratzen da, eta zuzendari-artatzailearen zuzendaritzapean dago. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Zerbitzuaren bulegoak Busturiako Madariaga Dorre enblematikoan daude, Ekoetxea Urdaibai dagoen eraikin berean.

Administrazio-atal hau Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren mende dago funtzionalki eta hierarkikoki, eta honako eginkizun hauek betetzen ditu:

  1. Urdaibai Biosfera Erreserbaren helburu orokorrak era jasangarrian garatzeko estrategiak bultzatzea.
  2. Laguntza teknikoa eta idazkaritza-lanak ematea Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuari eta Lankidetza Kontseiluari.
  3. Txosten teknikoak eta proposamenak egitea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuko lurzoruaren erabilera- eta eraikuntza-egintzei buruzko txostenen eta baimen-espedienteenetan.
  4. Urdaibai Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean jasotako zehaztapenak eta haren garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatzea eta kontrolatzea, eta haren kudeaketa bultzatzea eta koordinatzea.

Egoitza:

Madariaga Dorretxea
San Bartolome auzoa 34-36
48350 Busturia

Tfnoa.:  94 403 23 60
e-mail:  urdaibai@euskadi.eus