

Munduari erakutsi nahi diogu nola ematen diogun bizia Urdaibairi eta nola eraikitzen dugun etorkizuna gure Biosfera Erreserbarekin harmonian.
¡Parte hartu #BiosferaNaiz mugimenduan!
Filosofia bera partekatzen duten ekimenak…
#BiosferaNaiz filosofia.
Zer da? Gure biosferarekin erlazionatzeko modu orekatua. Ingurunearen zaintzan, pertsonen ongizatean, gure ondare kulturalaren transmisioan eta gure esentzian laguntzeko konpromisoa hartzen du. Izan ere, Urdaibai Biosfera Erreserbak ekimen horiei ekarpen handia egiten die, haiek trukean itzultzen dioten bezala.
Gure biosferarekin konprometitutako tokiko ekimenei dei egin diegu eta horiek #BiosferaNaiz taldea osatu dute. Orain hemen bilduta, etorkizunerako Urdaibai eraiki nahi duten pertsonen artean daude.
Ezagutu nahi dituzue? Jarraian aurkeztuko dizkizuegu!
Urdaibai Gurie
Ekoetxea Urdaibain azaroaren 6an ospatu zen Urdaibai Guriek harrera ona eduki zuen, 300 bisitari inguru bildu zirelarik Busturiako Madariaga Dorretxeko aldamenetan. Biosfera Naiz mugimenduaren lehendabiziko ekitaldiaren baitan 14 tailer eta erakusketa ospatu ziren, baita Urdaibaiko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen zituzten 11 stand eskaini ere. Hala, batez ere Urdaibaitik bertaratutako bisitariek aisialdi, kultura, arte, artisautza eta gastronomia eskaintza zabalaz gozatu ahal izan zuten.
Biosfera Naiz, Urdaibai Biosfera Erreserbako egitasmo anitzek lantzen dituzten tokiko zerbitzu eta produktuen funtsa mahaigaineratzea du xedetzat. Ekimen honek, garapen jasangarriaren filosofiarekin bat egiten duten tokiko egitasmoak ematen ditu aditzera.
#BiosferaNaiz ekimenak

Ana Tome Yoga
Yoga-saioak, ikasleei meditatzen eta arnasa hartzen laguntzeko, osasun fisikoa eta mentala hobetzeko, gure buruarekin eta naturarekin konektatuz.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH3: Osasuna eta ongizatea, GJH5: Genero berdintasuna, GJH10: Desberdintasunak murriztea, GJH17: Helburuak lortzeko aliantza

Bertokuek
Bertoko produktuen kontsumoa, bertoko produktoreen eta gure inguruko landak bizirik mantentzearen alde egiten duen proiektua.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, GJH15: Lehorreko ekosistemetako bizitza.

Dilei
Eskuz eginiko altzariak sortzen dituen denda. Berreskuratu eta egokitutako baldosa hidrauliko zaharrak erabiliz.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH5: Genero berdintasuna, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, GJH13: Klimaren aldeko ekintza.

Ekobideak
Eskualdeko geodibertsitatea eta kultura herritarrei ezagutzera emateko bisita gidatuak.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH3: Osasuna eta ongizatea, GJH4: Kalitatezko hezkuntza, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH11: Hiri eta komunitate jasangarriak, GJH13: Klimaren aldeko ekintza, GJH14: Itsaspeko bizitza, GJH15: Lehorreko ekosistemetako bizitza, GJH17: Helburuak lortzeko aliantza

Gernikazarra
Urdaibai Biosfera Erreserbaren historia ikertzen duen ekimena.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH17: Helburuak lortzeko aliantza

Harria Herria
Dantza bertikalaren eta sorkuntza euskal natura, kultura eta nortasunarekin nahasten duen proiektua.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH4: Kalitatezko hezkuntza, GJH5: Genero berdintasuna.

Harrikontari
Urdaibaiko hondartzetan aurkitutako hondakinen bilketan oinarritzen da, ondoren margotzeko eta haiekin istorioak kontatzeko.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH4: Kalitatezko hezkuntza, GJH5: Genero berdintasuna.

Izaro Sub
Itsasoko kutsadura prebenitzeko eta nabarmen murrizteko Zero Plastiko Urdaibai ekimena bultzatu duen urpekaritza-kluba.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH14: Itsaspeko bizitza.

Khaleko
Urdaibai inguruko baserrietako antzinako altzarien zaharberritze espezializatuaren jarduera tradizionala biziberritu nahi duen denda eta tailerra.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH5: Genero berdintasuna, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH11: Hiri eta komunitate jasangarriak, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

Laga surf Camp, surf and clean
Itsasoa zaintzeko ingurumen-ekimena, kirola, kasu honetan surfa eta garbiketa maisuki uztartzen dituena.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH13: Klimaren aldeko ekintza, GJH14: Itsaspeko bizitza.

Marra Interiorismo
Barne diseinu proiektuak eta gremio koordinazioa egiten duen interiorismo estudioa eta inguruko enpresa txikiekin lan egiten du.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

Mugi Paisaia
Gune tradizionaletan dauden tokian tokiko auzo-kezkak biltzen dituen euskal ikerketa-proiektu esanguratsua dugu.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH11: Hiri eta komunitate jasangarriak, GJH17: Helburuak lortzeko aliantza.

Mundaka Basque Country
Lifestyle esperientzia bat sortu den espazioa, basque experimentience izenekoa. Bere espazioa concept store bat da, non moda, surfa, lurraldea, kultura, artea eta gastronomia protagonista diren.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH11: Hiri eta komunitate jasangarriak, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, GJH13: Klimaren aldeko ekintza, GJH16: Bakea, justizia eta instituzio sendoak.

Mundaka Surf Camp
Urtero munduko herrialde guztietatik Mundakako ezker olatuaren bila datozen suflarientzako ostatua. Erabilera bakarreko plastikoak ekiditzen dituzte eta produktu ekologikoez baliatzen dira.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH11: Hiri eta komunitate jasangarriak, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

Növérek Events
Ekitaldi gastronomikoak eta pribatuak atontzen dituzte. Ekitaldi ezberdinak prestatzeko erabiltzen dituzten materialak eta dekorazio-elementuak birziklatuak dira.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Sare Berdeak
Beren ingurunea hobetzen lagundu nahi duten erakunde, enpresa edo pertsonen artean aliantzak sortzeko proiektua.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH guztiak

Talako Kantina
Bertako produktu ekologikoen aldeko apustua egiten duen ostalaritza- eta kultura-proiektua, eta, horretarako, kooperatiba bat sortu du.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH3: Osasuna eta ongizatea, GJH5: Genero berdintasuna, GJH7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, GJH13: Klimaren aldeko ekintza, GJH15: Lehorreko ekosistemetako bizitza, GJH17: Helburuak lortzeko aliantza

Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola
Arte eszenikoak eta zirkua landa-ingurunera hurbiltzea helburu duen espazioa, kulturarako sarbide-oztopoak hautsiz.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH3: Osasuna eta ongizatea, GJH4: Kalitatezko hezkuntza, GJH5: Genero berdintasuna, GJH10: Desberdintasunak murriztea, GJH17: Helburuak lortzeko aliantza.

Uhaina Surf & Art
Urdaibain eskuz pertsonalizatutako produktuak erosteko aukera eskaintzen duen merkataritza egitasmoa, tokiko diseinuekin, itsasoari lotutakoak, eta, ahal den neurrian, iraunkortasun-printzipioekin.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH1: Pobrezia desagerraraztea, GJH4: Kalitatezko hezkuntza, GJH5: Genero berdintasuna, GJH10: Desberdintasunak murriztea.

Urdaibai Poetry Slam
80ko hamarkadako “Poetry Slam” poesia lehiaketa euskaraz egiten duen lehen proiektua non Urdaibaiako ondareak eta paisaiak garrantzia handia dute.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH1: Pobrezia desagerraraztea, GJH4: Kalitatezko hezkuntza, GJH5: Genero berdintasuna, GJH10: Desberdintasunak murriztea, GJH14: Itsaspeko bizitza, GJH16: Bakea, justizia eta instituzio sendoak.

Urdailife
Tokiko gidak: Urdaibai bisitatzen baduzu egin dezakezun guztia. Horrez gain, komunikaziora eta aholkularitza turistikora bideratutako proiektu turistikoak garatzen dituzte.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH5: Genero berdintasuna, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomiko GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, GJH17: Helburuak lortzeko aliantza.

Lurre Hurre
Landa garapena eta migranteekiko arreta uztartzen duen ekimena. Ortuko produktuen salmenta.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH1: Pobreziaren amaiera, GJH2: Zero gosea, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH10: Desberdintasunen murrizketa, GJH11: Hiri eta komunitate sosegagarriak, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, GHH13: Klimaren aldeko ekintza.

TopaBermeo
Aire zabaleko escape proiektua dugu Bermeon, familientzat eta koadrillentzat aisialdi aukerak eskaintzen dituena.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH11: Hiri eta komunitate iraunkorrak, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

Dzemento
Zementuz eskuz eginiko pieza bakarra, Urdaibai Biosfera Erresbaren bihotzean eginak.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

Izkira
Bisitaldi turistikoak itsasontziz Urdaibain. Bizkaiko Erreserba ezagutzeko aukerarik onena.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH5: Genero berdintasuna, GJH6: Ur garbia eta saneamendua
GJH7: Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria, GJH8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, GJH11: Hiri eta komunitate iraunkorrak, GJH12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, GJH13: Klimaren aldeko ekintza.

Urdaibai. “Gatazkan dauden lurraldeak” proiektua GGG eta GM
Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura erakundeek, Euskal Herriko Unibertsitatekearekin egindako proiektua dugu. Urdaibai Biosfera Erreserbako ingurumen, kultura, ekonomia, gizarte eta politika arloko gatazka eta erronka nagusiak aztertzeko ikerketa bat diseinatu da, gizarte-kolektibitatearekin gogoeta bat zabaltzeko.
Garapen Jasangarriko Helburuak
GJH11: Hiri eta komunitate iraunkorrak, GJH16: Bakea, justizia eta erakunde sendoak, GH17: Helburuak lortzeko aliantzak.
MaB Programaren 50. urteurrena dela eta, Urdaibain egiten diren ekimenen berri eman nahi dugu. Zein da zurea?
Elkarte bateko kide bazara, proiektu bati ekin badiozu edo ezagutarazi nahi duzun ekimen bat garatu baduzu…
Zure bila gabiltza!
MaB programa ezagutzen duzu?
2021ean UNESCOren MaB (Pertsona eta Biosfera) Programaren berrogeita hamargarren urteurrena betetzen da. Urdaibaik bat egin du ospakizunarekin, Biosfera Erreserba gisa.
Programa 70eko hamarkadan sortu zen, eta mundu osoko gobernuek parte hartzen duten programa zientifikoa da, pertsonen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetzea helburu duena.
Helburua natura kontserbatzea da, baina pertsonen ongizatea ahaztu gabe. Programaren oinarria da gizarteak lankidetzan aritzea etorkizun oparoa eta arduratsua eraikitzeko, biosferarekin harmonian dauden ekimenen bidez.


Programak ezagutza zientifikoak erabiltzea proposatzen du, ingurumena hobeto ulertzeko eta zientzialarien konpromiso handiagoa lortzeko, biodibertsitate biologikoa eta baliabide naturalak erabiltzeko modu arrazionalagoak bilatzeko. UNESCOk esperimentu hau probatzeko leku ezin hobeak aurkitu zituen: Biosferaren Erreserbak.
#BiosferaNaiz #EtorkizunerakoUrdaibai