
Datorren irailaren 29an, 11:00etatik aurrera, Busturiako Madariaga Dorretxeak ekitaldi paregabe baten hirugarren edizioa hartuko du.
Bertaratutakoek Urdaibaiko Biosfera Erreserbari bizia ematen dioten ekimenak ezagutuko dituzte.

Urdaibai Gurie Urdaibai Biosfera Erreserbaren esentzia ezagutarazteko ekitaldi bat da.
Bertan Urdaibaiko artista, produktore eta eskulangileek egin zuten topo. Ingurunearekin inplikatutako eta konprometitutako ekitaldia da hauxe, baita pertsonen ongizatearekin ere, gure ondare kulturala eta esentzia transmititzeaz gain.
Bertan eskainiko diren tailer, kontzertu eta jarduerok gure biosfera erreserbarekin % 100 konprometituta daude eta Biosfera Naiz mugimenduko ekitaldien parte dira. Urdaibai Biosfera Erreserbak eta UN Etxeak (UNESCOrako Euskadiko Elkartea) bultzatua. Urdaibai Guriek Ekoetxea Urdaibairen laguntza ere badu.
Ekimenak: azoka eta jarduerak

Azoka: material birziklatuekin egindako eskulanak.
Artisautza tailerra: kartoi birziklatuarekin egindako animalien erretratuak.
Izen emateak ekitaldian.
Gastronomia tailerra eta dastaketa: barazki-pateak eta mazerazioak.
Azoka: brodatu pertsonalizatuak, souvenir-ak, txapelak, zapiak, sukaldeko mantalak.
Haurrentzako tailerra: birziklatutako instrumentuak, batukada!
Izen emateak ekitaldian.
Gastronomía tailerra eta hitzaldia: galleta beganoak.
Hitzaldia eta dastaketa: Lupulu gurie.
Azoka: tokiko produktuekin egindako pintxo hotz eta beroen salmenta.
Actuaciones
Tumultu – musika taldea
Tukatukada – batukada taldea
Mapa



























